42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia argitaratu zen 2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an.

Jendaurreko epea iragan eta erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 296.485,19 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 25.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 114.055,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 414.119,84 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 286.035,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 193.600,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 746.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.075.695,03 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 391.787,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 470.242,30 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.600,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 103.110,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.053.585,57 euro.

IX. kapitulua.–finantza-pasiboak: 55.370,16 euro.

Gastuak, guztira: 2.075.695,03 euro.

Arroitzen, 2022ko otsailaren 3an.–Alkatea, Antonio Angel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2202048