42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Alkatetzak ezkontza zibilak egiteko eskumena eskuordetzea

Erregistro eta Notaritzako Zuzendaritza Nagusiaren 1995ko urtarrilaren 26ko instrukzioan oinarriturik, zeinak alkateen bitartezko ezkontza zibilen baimentzea arautzen baitu, eta Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoaren Erregelamenduko 43.artikulua eta ondokoak kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Udal honetako zinegotzi orori udal honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena eskuordetzea edo delegatzea, betiere ezkongaiek hala eskatzen duten kasuetan soilik.

Bigarrena.–Ebazpen hau Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatzea, interesdun ororen ezaguerarako.

Areson, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2202681