41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez Francisco Javier Andueza Gazólaz jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala xedatzen baitu, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eman du txosten hori.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak),

AGINTZEN DUT:

1. Francisco Javier Andueza Gazólaz jauna izendatzea, bitarte baterako, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoko buru.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendaritza nagusietara, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 11n.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2202186