41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Belén Huarte Nagore andrea izendatzen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Nazioartekotzearen Ataleko buru bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala xedatzen baitu, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eman du txosten hori.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak),

AGINTZEN DUT:

1. María Belén Huarte Nagore andrea Turismoko Nazioartekotzearen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan. Izendapenak 2022ko martxoaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 7an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2201814