41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-P-171

Refresco Iberia SAUk eskatu du bere titularitateko ur aprobetxamendu baten ezaugarrien aldaketa; Ebroko arroaren Ur Erregistroan A ataleko 69. liburuko 22. orrian inskribatuta dago, eta haren datuak www.chebro.es web orrian kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da hargune berri bat gehitzea, Azkoiengo (Nafarroa) udal mugarteko 7. poligonoko 64. lurzatian dagoen putzu batean, inskribatutako aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak aldatu gabe. Hargunerako lanetan 0,5 metroko diametroko eta 24 metroko sakonerako putzu bat eginen da; behar den ur-emaria 15 ZP-ko potentzia duen elektroponpa baten bidez aterako da, eta aldiuneko emaria gehienez ere 17 l/s-koa izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urtarrilaren 27an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2202229