41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, AR1 banaketa eremuko UE3+UE4+UEZV1+UEZV2 exekuzio unitateetako L1 lurzatian. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Zangozako Udal Planeko AR1 banaketa eremuko UE3+UE4+UEZV1+UEZV2 exekuzio unitateetako L1 lurzatian, Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria S. A. merkataritza sozietateak sustatua, SBF Arquitectos delakoak 2021eko abuztuan egindako dokumentuaren arabera. Espedientean jasoa dago.

2.–Onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kopia bat bidaltzea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura.

Zangozan, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202172