41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORRIO

Herri-lurren zuzeneko adjudikazioa herritarrendako

Orrioko Kontzejuak 2022ko otsailaren 4an egin ohiko bilkuran erabaki duena bete beharrez, hilabeteko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak laborantzarako herri-lurzatien herritarrendako zuzeneko adjudikazioa eska dezan. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, Orrioko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari jarraituz.

Orrion, 2022ko otsailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Judith Zalba Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2202215