41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 17. poligonoko 399. lurzatian.
Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 3466/2021 sarrera erregistroa duen idazkia, José Antonio Fraile Lirozek aurkeztua, eskatzen duena izapidetu dadila 17. poligonoko 399. lurzatiko xehetasun-azterketa, okupazioa handitzeko, 17. poligonoko 399. lurzatiaren %100ekoa izan arte, beheko solairuan, orain arte %85ekoa baita, handitu gabe eraikigarritasuna, eta ukitu gabe bidea nahiz mugakideak.

Aintzat harturik:

1. Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela xehetasun-azterketa.

2. Espedientea jendaurrean paraturik (2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 7koa), inork ez duela haren gaineko alegaziorik aurkeztu.

Kontuan hartuz Hirigintza eta Industria Batzordeak 2021eko azaroaren 30ean eginiko bilkuran emandako aldeko txostena.

Kontuan hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Aho batez erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea José Antonio Fraile Lirozek aurkeztutako xehetasun-azterketa, zeinen eremua baita 17. poligonoko 399. lurzatia, okupazioa handitzeko, 17. poligonoko 399. lurzatiaren %100ekoa izan arte, beheko solairuan, orain arte %85ekoa baita, handitu gabe eraikigarritasuna, eta ukitu gabe bidea nahiz mugakideak.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena.–Espediente guztia Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Gorka García Izal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202179