41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Interesdunen epatzea, familia-langile baten kontratua bukatzeko jakinarazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruz

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2021eko azaroaren 16ko probidentziaren bidez (9771 sarrera, 2021eko azaroaren 23koa), Udal honi jakinarazi zion Herta María Mandujano Ñancufilek 21-2204 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zuela Burlatako Udalak 2021eko uztailaren 18an egindako jakinarazpenaren eta Udal horren egintzaren aurka, familia-langilearen kontratua bukatzeari buruz.

Babes harturik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. kapitulua (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), hizpide duena Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzea (279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik, xede dituena pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (39/2015 Legea, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), ediktu bidez argitaratuko da.

Honen bidez, interesdunak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean agertu ahal izateko, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren egoitzan, Iruñean, Iturrama karrikako 10ean (sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan bezala.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2201866