41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1397. eta 1398. lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkatetzak, 2021eko abenduaren 30eko 21-244 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena lurzati pribatuen lerrokadurak eta azken mugaketa zehaztea Aiegiko katastroko 2. poligonoko 1397. eta 1398. lurzatietan, Amaya Elosegui Nievak, Daniel Mazzuco Nicolasek, Ignacio Larrion Langaricak eta María López Errok sustatuta.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2022ko otsailaren 15eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Aiegin, 2022ko otsailaren 16an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202675