41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen lanpostu bat, eta eratzeko zerrenda bat, familia-langilearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioaren bidez

Mankomunitateko buruak 2022ko otsailaren 17an emandako ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, familia-langilearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea familia-langilearen lanpostu bat, D mailakoa, langile finkoaren araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, eguneko 6 ordukoa, hots, lanaldiaren %81,20koa, arituko dena Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Programan (ELZ).

Orobat, azkeneko puntuazio-ordenan lehenak ez izan arren hautaprobak gainditu dituzten izangaiekin, izangaien zerrenda bat eginen da, aldi baterako kontratazioak egiteko, familia-langilearen lanpostua betetzeko. Erabiltzen ahalko da bitarteko kontratuen bidez lanpostu hutsak betetzeko, bai eta behin-behineko ordezkapenak egiteko ere, laneko bajengatik, oporrengatik, edo zerbitzuak indartu beharra dakarten unean uneko zeinahi premia dagoenean. Lan poltsak bost urteko indarraldia izanen du, Mankomunitateko buruaren ebazpenaren bidez eratzen denetik, salbu epe laburragoan agortzen bada edo beste deialdi bat egiten bada.

Lanpostua etxeko laguntza zerbitzua ematean datza, eta zerbitzu hori emanen da Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen eskualde oinarrizkoari dagokion jarduera eremuan. Horretarako, joan-etorriak egin beharko dira eskualdeko gizarte zerbitzuen egoitzatik (Mendabia) lan egiteko leku zehatzetaraino; langile bakoitzak bere kabuz egin beharreko joan-etorriak izanen dira, Mankomunitateak ez baititu haiek bere gain hartuko. Laneko herria aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, Mankomunitatea osatzen duten erakundeen artean betiere.

1.2. Azkeneko puntuazio-ordenan lehen gelditzen den izangaia lan-kontratudun finko bihurtuko da Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitaterako, D mailan edo taldean sartuko da, eta behar diren ordainsariak jasoko ditu, hots, ezarrita daudenak plantilla organikoan eta gainerako xedapen aplikagarrietan, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko kide eginen da, eta hartan alta emanen zaio, araubide horren babespean.

1.3. Nafarroako Administrazio Publikoen D mailan sartu behar da lanpostua, behar duen gutxieneko titulazioa baita Eskola Graduatuaren baliokidea, eta izanen ditu plantilla organikoan horretarako onetsitako lansariak. Lanaldia partziala izanen da, egunean 6 ordu, hots, lanaldiaren %81,20. Lanaldiak, ordutegiak, oporrek eta gainerakoek jarraituko diote Nafarroako Administrazio Publikoen lan-kontratudunen hitzarmenari.

1.4. Beharrezkoa izanen da kontratatzen dena bere kabuz mugitu ahal izatea; hartara, Nafarroako Gobernuak ezarritako kilometro-ordaina jasoko du.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek beharkizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

–Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa. Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

–Hamasei urte beteta izatea, eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea, betiere eskatzen diren gainerako baldintzak betez gero.

–Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

–Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.

–B1 motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea Eskola-Graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketaren titulua edo balio bereko beste bat, edo titulu hori eskuratzeko egoeran egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

–Honako titulu hauetariko bat edukitzea:

  • Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikaria.
  • Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria.
  • Arreta soziosanitarioko teknikaria.
  • Hemen jasotakoen baliokideak diren beste titulazio ofizial batzuk.

Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira aipatutako baldintza horiek, eta eutsi egin behar zaie prozedurak iraun bitartean, harik eta izendatzen duen arte Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, edo kontratua sinatu arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean (Udaletxeko plaza 2, 1.a; 31587 posta kodea, Mendabia), edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein erregistro eta bulegoetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari jar diezazkioten data eta zigilua, ziurtatu aurretik.

Eskabideak aurkeztu beharko dira jarraikiz deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

3.2. Izangaiek alegatu egin beharko dituzte deialdi honen zazpigarren oinarriaren arabera kalifikazio epaimahaiak baloratzekoak diren merezimenduak.

3.3. Alegatutako merezimenduak frogatu beharko dira enpresa ziurtagiriekin, lan-bizitzaren ziurtagiriarekinxz eta lan-kontratuekin. Aurkeztu beharko dira jatorrizko agiriak eta behar bezala konpultsatutakoak, bestela ez aurkeztutzat joko baitira. Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko.

3.4. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) NANaren fotokopia.

b) Deialdian eskatutako titulazioaren fotokopia.

c) Izangaiek alegatutako merezimenduen frogagiriak, deialdi honen zortzigarren oinarriari jarraituz.

d) B-1 motako gidabaimenaren fotokopia.

3.5. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.6. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, ebazpen bat emanen du Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, onetsiko duena izangai onartuen eta, halakorik bada, baztertuen behin-behineko zerrenda. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Izangai bazterturik ez bada, Mankomunitateko buruak zuzenean onesten ahal du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada. Horretarako, idazkia aurkeztuko dute Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen erregistro orokorrean.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan ezarriko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Fabiola Martínez Sancho, Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

–Epaimahaikidea: Carolina Sanz Salguero, Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Ordezkoa: Guadalupe González Martínez de Espronceda, Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

–Epaimahaikidea: María Concepción Suberviola Campos, Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familia-langilea.

Ordezkoa: Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familia-langile bat.

–Epaimahaikidea: Amaia Saldise Esandi, Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-langilea.

Ordezkoa: Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langile bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Nafarroako udal bateko idazkaria.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi eta lehiaketaldia gero, oinarri hauetan zehazten den moduan.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean, zeina Mankomunitateko buruak emanen baitu, zehaztuko da zer tokitan, egunetan eta ordutan eginen den oposizioaren lehenbiziko proba; aurreikusten da aurtengo martxoan edo apirilean izanen dela.

Gainerako probak egiteko hurrengo iragarkiak soilik argitaratuko dira Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-taulan eta aurreko probak egin diren tokian.

7.–Oposizioaldia.

7.1. Oposizioak bi proba izanen ditu, bat praktikoa eta bestea test psikoteknikoa. Oposizioaldian gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak. Plika sistema erabiliko da zuzentzeko.

–Lehen proba: proba praktikoa; idatzizko proba praktiko bat egin beharko da, III. eranskineko gai-zerrendako arlo bati buruz. Idatziz erantzun beharko zaie galdera batzuei, zeinak loturik egonen baitira familia-langilearen eginkizunak berezkoak dituen ezagupenekin, lanekin, eginkizunekin eta trebetasunekin. Gehienez ere 40 puntu emanen dira. Hurrengo probara pasatzeko gutxienekoa 20 puntu izanen dira.

–Bigarren proba: proba psikoteknikoak; hainbat proba psikotekniko eginen dira (nortasunari buruzko galde-sortak eta elkarrizketa pertsonala edo talde dinamikak), eginen direnak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Psikologia Aplikatuaren Atalaren laguntzarekin, edo hark izendatzen dituen langileen laguntzarekin. Proben bidez zehaztuko da izangaiak zenbateraino egokitzen diren lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara eta berezkoak dituen lanetara. Deialdiko epaimahaiak onetsi beharko du profila. Gehienez 30 puntu izanen ditu, eta, merezimendu-lehiaketa baloratzeko, beharrezkoa izanen da gutxienez 15 puntu lortzea.

7.2. Oposizioko probak egun banatan eginen dira, eta kalifikazio epaimahaiak ezartzen duen bezala.

7.3. Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo pasaportea. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

8.–Lehiaketaldia.

8.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta 30 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez, II. eranskinaren arabera eta honela banaturik:

–Egindako zerbitzuak, gehienez ere 25 puntu.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak edo masterrak: 5 puntu gehienez.

8.2. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.

Proba praktikoa eta psikoteknikoa gainditu dituzten izangaien merezimenduak berrikusiko eta baloratuko ditu epaimahaiak, baremoaren apartatu bakoitzean. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman apartatu bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik.

8.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak iragarki-taulan emanen du argitara izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

Betiere, hautaprobak egin ondotik baloratu eta argitaratuko dira merezimenduen emaitzak, eta bertan jasoko dira izen-deiturak, NANa eta puntuazioa. Proba guztiak gainditu dituzten izangaien merezimenduak baino ez dira baloratuko.

Lehiaketaldiko puntuazio osoa oposizioaldian lortutako puntuazioarekin batuko da, eta horrela aterako da oposizio-lehiaketako puntuazio guztia.

9.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, agiriak aurkeztea eta dokumentazioa eramatea.

9.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitara emanen ditu probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiz, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioko ariketetan lortutako kalifikazioak batuta, eta organo deitzaileari igorriko dio puntuaziorik handiena duten izangaien aldeko izendapen proposamena; betiere, proposatuko da deialdiko lanpostuak betetzeko bezainbeste izangai.

9.2. Epaimahaiak, aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, horrelakorik baldin bada, izangai guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta Mankomunitateko buruari igorriko dio izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera, ebazpena eman dezan.

9.3. Izendapen proposamena Aldizkarian argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean jabetu beharko du izangai proposatuak adjudikatutako lanpostuaz, salbu deialdia egin duen organoak beste data zehatz bat jartzen badu jabetza hartzeko, ebazpen horretan.

9.4. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arte egin dituzten jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; horrez gain, eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna leporatzen ahalko zaie.

9.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, organo deitzaileak hutsik gelditzen diren lanpostuak beteko ditu Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 31. artikuluan aipatutako zerrendan agertzen diren izangaiekin (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua). Izangai horiekin aurreko apartatuetan ezarritako moduan jokatuko da.

10.–Gainditu duten izangaien zerrendaren kudeaketa.

10.1. Oposizioko lehenbiziko ariketa gainditu dutenekin (20 puntu edo gehiago) eratuko da aldi baterako kontrataziorako zerrenda bat, deialdi honen xede den lanposturako, gerta daitezkeen beharretarako.

Lanposturik gabeko izangaien zerrenda honela kudeatuko da: jarraituko zaio hautaketa-prozesu honetan lortutako guztizko puntuazioaren araberako ordenari. Harremanetan jarritik, eta kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak ez badu erantzuten edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu uko egiteko kasu batean dagoela honako arrazoi justifikatuetako batengatik:

–Aldi baterako ezintasuna.

–Amatasun edo aitatasun baimena.

–Zaindu behar izatea hiru urtetik beherako semea edo alaba, edo hiru urtetik beherako adingabea harrera iraunkorrean hartua edo adoptatua.

–Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, ezin duena bere burua gobernatu adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

–Ezkontza edo parekatutako egoera, baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturalen barnean.

–Kontratazioren bat indarrean izatea, dela administrazio araubidekoa edo lan-araubidekoa.

–Desgaitasunen bat behar bezala onartua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren ezaugarriekin.

Aipatutako egoeretako batean dauden izangaiek 3 egun naturaleko epea izanen dute, errefusatu duten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute. Baldin ez bada epe barrenean aurkezten kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute berriz prest daudela lanean jarduteko, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

11.–Ukoak.

11.1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendatik kanpo geldituko da, salbu eta ondoko egoera batean dagoela frogatzen badu:

1.–Horretara behatua egotea, Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin indarrean dagoen izendapen batengatik, kontratu administratibo batengatik edo lan kontratu batengatik.

2.–Aldi baterako ezintasun egoeran egotea, edo lizentzia edukitzea umea izateagatik edo adoptatzeagatik.

3.–Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere burua ezin gobernatu duena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

4.–Izangaia ezkondu berria izatea, edo balio bereko egoeran sartu berria, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Foru Legea), baldin eta lanpostuari uko egiten badio egoera horiek gertatu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epean.

11.2. Beste alde batetik, zerrenda honek indarra duen bitartean edozein administrazio publikotan ari direnak familia-langile gisa, Mankomunitate honek eskainitako kontratu bati uko egiten badiote, zerrendaren hondarrera igorriko dira eta ez zaie dei egiten ahalko harik eta aipatu kontratua azkentzen den arte.

Hori bigarren aldiz gerta daiteke eta, horren ondotik, eskubide guztiak galduko dituzte hirugarrenez uko egiten badiote Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskainitako kontratu bati.

11.3. Lehenbiziko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek, edo kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko dituen antzeko egoeretan daudenek, bost eguneko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

11.4. Uko egiteko moduko arrazoiak dauden kasu guztietan, izangaiek jakinarazi beharko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, agiriak aurkeztuko dituzte, adierazten dutenak noiz bukatu den uko egitea ekarri zuen egoera. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

11.5. Salbuespenak.

Izangaiak honako kasu hauetan geldituko dira deia egiteko erabili den zerrendatik kanpo:

1.–Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

2.–Sinatutako kontratuari uko egitea.

3.–Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.

4.–Era justifikatuan uko egiten badiete Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak egindako ondoz ondoko hiru lan-eskaintzari, baldin eskainitako kontratua bi astetik gorakoa bada.

11.6. Lan-kontratuak.

Zerrenda honen bidez familia-langile izateko lanposturako dei egiten zaien izangaiei eskainiko zaie aldi baterako lan-kontratu bat. Dagoen beharraren araberakoak izanen dira kontratuaren iraupena eta lanaldia, eta indarrean den lan-araudiaren mendekoa izanen da haren araubide juridikoa.

12.–Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, zuzendua Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Mendabian, 2022ko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1.–Eginiko zerbitzuak: Apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da.

–Administrazio publiko batean familia-langile gisa lanaldi osoan egindako urte bakoitzagatik: 5 puntu lanaldi osoan egindako urte bakoitzeko. 25 puntu, gehienez.

Lanaldi osoan emandako zerbitzuei aplikatuko zaio puntuazio hori, eta proportzionalki baloratuko dira lanaldi partzialean frogatutako merezimenduak.

Urteak osoak ez badira, kontuan hartuko da zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, eta horren arabera esleituko zaie puntuazioa izangaiei.

2.–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak edo masterrak.

20 ordu edo gehiagoko ikastaroak onartuko dira, eta puntu bat emanen da ikastaroko, ezarritako gehienekora arte.

Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

III. ERANSKINA

Oposizioko ariketarako gaiak

1.–Familia-langileak etxeko laguntza zerbitzuan: lanaren eginkizunak eta ezaugarriak. Etika profesionala oinarrizko gizarte zerbitzuen esparruan, eta informazio konfidentzialaren erabilera beste zerbitzu batzuekiko harremanetan.

2.–Komunikazioa eta trebetasun sozialak familia-langilearen lanean. Gatazka egoerak menderatzea. Talde lana gizarte zerbitzuen esparruan. Familia-langilearen koordinazioa lantaldeko profesionalekin.

3.–Hirugarren adina. Ezaugarriak eta premia nagusiak. Etxeko laguntza zerbitzuaren beharra duten egoerak.

4.–Desgaitasun fisiko eta psikikoak. Ezaugarriak eta premia nagusiak. Etxeko laguntza zerbitzuaren beharra duten egoerak.

5.–Etxeko laguntzaren beharra duten beste gizarte eta familia egoera batzuk. Familia-langilearen lana, esku-hartzea jasotzen duten familiek ardurapean adingabeak dituzten kasuetan.

6.–Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, ariketa fisikoa eta loa. Istripuen prebentzioa. Lehen sorospenak. Norberaren higienea eta etxebizitzaren garbitasuna. Laguntza teknikoak honako zeregin hauetarako: zainketa pertsonalak, mugikortasuna, elikadura eta etxearen egokitzapena.

7.–Etxeko laguntza zerbitzuak zaintzaileei laguntza ematea. Familia-langilearen esku-hartzea eta eginkizunak.

8.–Ordenantza, arautzen duena Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen etxeko laguntza zerbitzua.

9.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

10.–Beren buruaz baliatzeko zailtasuna dutenei laguntzeko programa, oinarrizko gizarte zerbitzuen esparruan.

Iragarkiaren kodea: L2202570