41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko 13 inspektoreorde lanpostu, agente lehenen 10 lanpostu eta 36 agente lanpostu

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako deialdi hau onetsi zuen 2022ko urtarrilaren 28an, otsailaren 2an eta otsailaren 10ean emandako ebazpenetan:

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdia iragartzen da lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Iruñeko Udaltzaingoko 13 inspektoreorde lanpostu, Agente Lehenen 10 lanpostu eta 36 Agente lanpostu betetzeko, bai eta deialdi honen ebazpenaren ondorioz hutsik geratu daitezkeenak ere, zeinak honako antolaketa-unitate hauei atxikirik baitaude:

A.–Inspektoreordea:

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Plangintza Estrategikoko Brigada, Ikuskapen Orokorreko Taldea. Inspektoreordearen 1-207000-3 plaza, Kabinete Teknikoko inspektoreordea.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Inspektoreordearen 1-20900-8 plaza, Zirkulazioko inspektoreordea.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-20 plaza, Zirkulazioko inspektoreordea.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-17 zenbakiduna, Zirkulazioko Inspektoreordea.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-23 zenbakiduna, Zirkulazioko Inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-46 zenbakiduna, Zirkulazioko Inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-6 zenbakiduna, Zirkulazioko Inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-14 zenbakiduna, Zirkulazioko Inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-49 zenbakiduna, Zirkulazioko Inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Inspektoreordearen 1-207100-1 plaza, Laguntza Zerbitzuetako inspektoreordea.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea. Inspektoreordearen 1-205000-3 plaza, Instrukzioko inspektoreordea.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-205000-4 zenbakiduna, Instrukzioko inspektoreordea.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPAS, Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-205000-5 zenbakiduna, Instrukzioko inspektoreordea.

B.–Agente lehena:

–Plangintza eta Koordinazioko arloa, Plangintza Estrategikoko Brigada, Ikuskapen Orokorreko Taldea. Agente lehenaren 1-304010-1 plaza, Bulego Teknikoko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Agente lehenaren 1-304000-34 plaza, Trafikoko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Agente lehenaren 1-304000-21 plaza, Trafikoko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea, Garabien Taldea. Agente lehenaren 1-304000-6 plaza, Zirkulazioko agente lehena (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Agente lehenaren 1-304000-36 plaza, Trafikoko agente lehena.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Agente lehenaren 1-304000-50 plaza, Trafikoko agente lehena.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea Agente lehenaren 1-304000-56 plaza, Zirkulazioko agente lehena (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea, Zitazio Judizialetako Lantaldea. Agente lehenaren 1-304020-1 plaza, Laguntza Zerbitzuetako agente lehena (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Agente lehenaren 1-304020-2 plaza, Laguntza Zerbitzuetako agente lehena (2. jarduera).

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea. Agente lehenaren 1-304100-9 plaza, Instrukzioko agente lehena.

C.–Agenteak:

–Burutza, Prentsako taldea - Biktimen Arreta Bulegoa. Agentearen 1-304300-156 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Plangintza Estrategikoko Brigada, Herritarren Arretako Taldea. Agentearen 1-304300-249 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Plangintzako eta Koordinazioko Arloa, Plangintza Estrategikoko Brigada, Herritarren Arretako Taldea, Akademia Iraunkorreko Lantaldea. Agentearen 1-304310-5 plaza, Kabinete Teknikoko udaltzaina.

–Plangintzako eta Koordinazioko Arloa, Plangintza Estrategikoko Brigada, Herritarren Arretako Taldea, Akademia Iraunkorreko Lantaldea. Agentearen 1-304310-13 plaza, Kabinete Teknikoko udaltzaina.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Plangintza Estrategikoko Brigada, Logistikako Taldea. Agentearen 1-304310-10 plaza, Kabinete Teknikoko udaltzaina (2. jarduerako lanpostua).

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Agentearen 1-304300-99 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Agentearen plaza, 1-304300-108 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Agentearen 1-304300-96 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea. Agentearen 1-304300-407 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Agentearen 1-304300-53 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Agentearen 1-304300-122 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Agentearen 1-304300-180 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Agentearen plaza, 1-304300-225 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Agentearen 1-304300-231 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Agentearen 1-304300-240 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Agentearen 1-304300-245 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea, Laguntzako Lantaldea. Agentearen 1-304300-147 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Zitazio Judizialetako Lantaldea. Agentearen 1-304310-7 plaza, Kabinete Teknikoko udaltzaina (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Zitazio Judizialetako Lantaldea. Agentearen 1-304310-8 plaza, Kabinete Teknikoko udaltzaina (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Agentearen 1-304320-11 plaza, Laguntza Zerbitzuetako udaltzaina (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Agentearen 1-304320-17 plaza, Laguntza Zerbitzuetako udaltzaina (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Agentearen 1-304320-19 plaza, Laguntza Zerbitzuetako udaltzaina (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Agentearen 1-304320-20 plaza, Laguntza Zerbitzuetako udaltzaina (2. jarduera).

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea. Agentearen 1-304400-25 plaza, Instrukzioko udaltzaina.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea. Agentearen 1-304400-27 plaza, Instrukzioko udaltzaina.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Ikerketa Taldea. Agentearen 1-304400-2 plaza, Instrukzioko udaltzaina.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Ikerketa Taldea. Agentearen 1-304400-5 plaza, Instrukzioko udaltzaina.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Ikerketa Taldea. Agentearen 1-304400-18 plaza, Instrukzioko udaltzaina.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Ikerketa Taldea. Agentearen 1-304400-20 plaza, Instrukzioko udaltzaina.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada, Emakumeak, Adingabeak eta Adinekoak Babesteko Taldea. Agentearen 1-304400-42 plaza, Instrukzioko udaltzaina.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Agentearen 1-304300-148 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Agentearen 1-304300-186 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Agentearen 1-304300-239 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea, Garabien Taldea. Agentearen 1-304300-312 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Agentearen 1-304300-38 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Agentearen 1-304300-246 plaza, Zirkulazioko udaltzaina.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Deialdi hau 2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koan, argitaratu eta 2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23koan, aldatutako Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduari jarraikiz eginen da.

Deialdi honetan jasota ez dagoen orotan aipatu Erregelamenduan xedatutakoa hartuko da aintzat.

3.–Betekizunak.

a) Agente/Udaltzain lanpostuak betetzeko, Udaltzaingoko Agentea/Udaltzaina izatea, zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Agente Lehenen lanpostuak betetzeko, Udaltzaingoko Kaboaren edo Agente Lehenaren izendapena edukitzea, eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

c) Udaltzaingoaren Inspektoreorde plazak betetzeko, Udaltzaingoko inspektoreorde izendapena edukitzea, eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea Inspektoreorde lanpostua betetzeko.

Kasu guztietarako, ez izatea eskatutako destinoko eginkizunak betetzea galarazten dion ezgaitasun fisiko edo psikikorik.

Plantilla Organikoan bigarren jarduerako egoeretarako erreserbatutako lanpostuak egoera administratibo horretan dauden Udaltzainek/Agenteek baino ez dute izanen horiek eskuratzeko aukera. Bigarren jarduerako egoeran dagoen funtzionarioak ezin izanen du parte hartu lanpostuak betetzeko prozesuetan.

Ezin izanen dute Lekualdatze Lehiaketan parte hartu lanpostuak aurreko lekualdatze batean borondatez eskuratu dituzten Udaltzainek/Agenteek, baldin eta ordutik hona epe hauek bete ez badira:

–Bi urte, lehiaketa bidez atxiki direnendako.

–Hiru urte, berariazko lehiaketa bidez atxiki direnendako. Artikulu honi dagokionez, lehiaketa-sistemari jarraituko diote destinatuak izan diren taldearen prestakuntza-ikastaroa egiteko aukerarik izan ez duten udaltzainek.

Lanpostu huts batera behin-behinean atxikirik dauden funtzionarioek nahitaez parte hartu behar dute deialdi honetan, noiz eta egoera horretan berean dirauten bitartean. Horrela egin ezean, haietariko edozeinetara atxikitzen ahalko dira derrigorrean.

Deialdi hau ebaztearekin batera amaituko dira lehiaketa honek ekarritako atxikipenek eragin dituzten bitarteko izendapenak, salbu eta erreserbatutako lanpostu hutsen kontura egindakoen kasuan, izan ere, halakoetan ez daude beharturik parte hartzera eta jabetzan duten lanpostuetara itzuliko dira.

Hasiera batean aipatutako lanpostuez gain, lehiaketan lanpostua lortzearen ondorioz lehiakideek hutsik utzitako lanpostuak ere beteko dira lehiaketa honetan. Horren ondorioz sortutako lanpostu horiek lehiaketa edo berariazko lehiaketa bidez beteko dira.

4.–Eskabidea eta eskaera aurkezteko epea eta tokia.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidean zehaztu beharko dira hautatutako lanpostuak. Izangaiek aukeratutako lanpostuak markatu beharko dituzte soilik.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, non zuzendu beharreko akatsak adieraziko baitira, eta agindua emanen du hura ikusgai paratzeko Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen.

Izangai baztertuek erreklamazioak egin eta forma-akatsak zuzentzen ahalko dituzte zerrenda argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

Behin erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta horiek ebatzita, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta hura ikusgai paratuko du Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen. Ebazpen horretan hautaprobak egiteko lekua, eguna eta ordua adieraziko dira.

6.–Lanpostuen esleipena.

6.1. Berariazko lehiaketa.

Berariazko lehiaketa bidez beteko dira honako talde hauetako eta horien menpeko lantaldeetako lanpostu hutsak: Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea; Ikuskapen Orokorreko Taldea; Herritarren Arretako eta Giza Baliabideetako Taldea; Herritarren Arreta Bulegoko Taldea; Ikerketa Taldea; Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldea; Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea; Bide Plangintzako Taldea; Atestatu Taldea; Komunitate Poliziako Taldea eta Erakunde Segurtasuneko Taldea. Halaber, Taldeetako burutzak berariazko lehiaketa bidez beteko dira.

Berariazko lehiaketak bi fase izanen ditu, eta horiek Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 57. artikuluan jasotako puntuazioekin bat baloratuko dira.

Lehen fasean –zeinean meritua, gaitasuna, titulazio akademikoak, esker-sariak eta beste merezimendu batzuk eta hizkuntzak baloratuko baitira– aintzat hartuko da organo eskudunaren ebazpenean xedatutakoa, eta gehienez ere 53 puntu lortzen ahalko dira.

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: puntu bat emanen zaio zerbitzu-urte bakoitzari, deialdia argitaratu den egunera arte kontatuta. Urte zatiak proportzionalki hainbanatuko dira. Atal honetan gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira.

b) Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, irakaskuntza eta ikerketa, betiere arlo polizialari lotuak: gehienez ere 10 puntu.

Honela baloratuko da b) puntua:

b.1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), irizpide hauekin bat:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu 1eko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 10 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Ikastaro bakoitzeko gehienez ere puntu 1 ematen ahalko da.

5. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

b.2) Titulazioak:

–Unibertsitate-doktore ofiziala, 2 puntu.

–Unibertsitate-lizentzia/gradu ofiziala, 1,5 puntu.

–Unibertsitate-diplomatura ofizialak, 1 puntu.

–Ez dira baloratuko titulazioen ikastaro solteak ezta unibertsitate-diplomaturak ere karrera bereko lizentzia badaukate.

c) Esker-sariak eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 2,50 puntu.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

d) Hizkuntzak: gehienez ere 10,50 puntu.

2,0 puntu bitarteko balorazioa emanen zaie Europar Batasuneko hizkuntza ofizial hauetako bakoitzaren ezagutzari: frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera. 2,50 puntu bitarteko balorazioa emanen zaio euskara jakiteari.

Bigarren fasean, proba objektibo teoriko-praktikoak eginen dira eta gehienez ere 40 puntu emanen dira; test moduko azterketa bat eginen da, aldian aldiko epaimahaiak zehaztu beharrekoa, aitzinetik onetsi eta deialdi honetan argitaratutako gaitegi bati buruzkoa. Proba hau gainditzeko, gehienez ere 20 puntu lortzea beharrezkoa izanen da. Puntuazio horretara iristen ez den eskatzailea kanporatua izango da.

Lanpostu hutsa esleitzeko proposamena bi faseetako emaitzen batuketa egin eta puntuaziorik gorena lortu duen izangaiari eskaini beharko zaio.

Sailkapen ordenan gertatzen diren berdinketak hausteko, irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Proba teoriko-praktikoan lortutako puntuaziorik hoberena.

b) Artean ez bada berdinketa hautsi, eskalafoiari erreparatuko zaio.

Berariazko lehiaketaren deialdian lanpostua eskuratzen duten Udaltzainek/Agenteek prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaro bat gainditu beharko dute gerora. Ikastaro hori egiten edo gainditzen ez bada, izangaiak destinora atxikita egoteari utziko dio.

6.2. Lehiaketa Orokorra.

Lehiaketa orokorraren sistema bidez betetzekoak diren lanpostuen esleipenak fase bakarra edukiko du eta honako hauek baloratuko dira: meritua, gaitasuna, titulazio akademikoak, esker-sariak eta bestelako merituak eta hizkuntzak, bai eta 6.1. oinarriak berariazko lehiaketarako ezarritakoak, guztira 53 punturen gainean.

Halaber, berdinketarik izanez gero balorazioan, eskalafoiari erreparatuko zaio berdinketa hausteko.

7.–Lehentasunezko eskubideak.

Hauek izanen dira lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeko lehentasunezko eskubideak, lehentasunaren hurrenkeran:

Iruñeko Udaltzaingoaren plantilla organikoan bigarren jarduerako araubidean dauden langileek betetzeko moduko destinoei dagokienez, lehentasuna izanen dute bigarren jarduerarako egoerara pasatzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta horien artetik, egoera horretan ezintasun partzial batengatik daudenek.

–Lehiaketa bidez hornitutako gainerako destinoetarako, lehentasuna izanen dute lehenago betetzen zutena kentzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta beren lanpostua bigarren jarduerako araubidean egoteagatik mugiarazi dituztenek.

–Lehentasunezko eskubide mota bera duten izangaiak lanpostu huts berera aurkezten direnean, lanpostua eskalafoiari jarraikiz esleituko da.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzeko modua.

Lekualdatze-lehiaketan eskainitako lanpostuak betetzeko deialdiko izangaiek deialdi honen I. eta II. eranskinetako eskabideak bete beharko dituzte.

Eskabide horietan, datu pertsonalak, deialdian sartzeko eskaria eta aukeratutako lanpostuak adierazi beharko dituzte.

Behin izangaiek aurkeztutako merezimenduak kalkulatuta eta hautaprobak amaituta, epaimahai kalifikatzaileak enpleguen arabera deituko ditu izangaiak, lehentasun-ordenaren arabera eskainitako lanpostuak aukeratu ditzaten. Hautaketa hori egin baino lehen, lanpostu hutsak hautatzeko ordena zozketatuko da.

Enpleguen araberako lanpostuen hautaketa deialdi bakar bidez eginen da. Bazterturik geldituko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

Aukeraketa hori honela eginen da:

–Udaltzaingoaren talde eta lantaldeen hurrenkera korrelatiboa ezarriko da lanpostuak esleitzeko.

–Zozketa bidez, lanpostuen esleipena zein Taldetatik hasiko den erabakiko da.

–Behin Taldea izendatuta, horretan puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak (behin batuta merezimenduen puntuak eta hautaprobetakoak, halakorik izanez gero) erabakiko du lanpostu huts hori aukeratzen duen edo horri uko egin eta aukeratu duen beste talde bateko beste lanpostu huts baten zain geratzen den.

–Lanpostu horren esleipendun izatekotan, ordura arte betetzen zuen lanpostua uztean geratutako lanpostu hutsa eskainitako lanpostu hutsen zerrendara igaroko da.

–Ondoren, eta lehentasun-ordenan, aipatu taldeko gainerako izangaiek aukeratuko dituzte lanpostuak, guztiak bete arte.

–Behin lanpostu hutsen aukeraketa amaituta, hurrengo taldearekin jarraituko da, eta honela eginen da eskainitako lanpostu guztiak bete arte edo izangairik ez dagoen arte.

–Lanpostuak esleitzeko ekitaldian, izangaiek zentzuzko denbora izanen dute lanpostua aukeratzeko edo hari uko egiteko; egin ezean, epaimahaiak ulertuko du lanpostuari uko egiten zaiola.

9.–Epaimahaiaren eraketa.

Honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

–Epaimahaiburua: Alfonso Fernández Torres jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.

Ordezkoa: Francisco M.ª Bacaicoa Nuñez jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

–Epaimahaikidea: Félix Echavarri Lizasoain jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Ángel Azanza Burusco jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: Pablo Liberal Artaiz jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: José Javier Rey Carrascosa jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat.

Ordezkoa: Langileen Batzordearen ordezkari bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Víctor Sarasa Astrain jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Javier García Martínez jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Epaimahaia onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da.

10.–Lanpostuen esleipena eta jabetza.

Behin lanpostuak hautatu ondoren, Epaimahaiko idazkariak esleitutako lanpostuen zerrendaren berri emanen du, Giza Baliabideetako zuzendariak onets dezan. Lanpostuak esleitzeko ebazpenean zehazten ahalko da destino eta lanpostu guztiez batera jabetzeko data.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauek paratzen ahal dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta hortik aitzina kontatuta.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2022ko otsailaren 10ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

I. ETA II. ERANSKINAK

Eskaera-orria eta destinoak aukeratzeko orria (DOCa).

III. ERANSKINA

Berariazko lehiaketa

Plangintza eta Koordinazioko Arloa.

–Plangintza Estrategikoko Brigada:

1. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

2. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena. Burutzaren Agindua, 2022ko 1.a. Udaltzaingoaren lan egutegia ezartzea. Instrukzioa, 2022ko 1.a. Egutegiko Lizentziak eta Baimenak ezartzea.

3. gaia.–27/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Lanaldiaren murrizketari buruzkoa.

4. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, 2017ko 65. NAOn, apirilaren 3koan, onetsia. Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren aldaketa, 2018ko 163. NAOn, abuztuaren 23koan, onetsia.

5. gaia.–Iruñeko Udaleko langileen akordio kolektiboa (2017-2019). 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 8koa.

6. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Erabilgarritasun Poltsari buruzko akordioa 2022 urterako.

7. gaia.–PA-04, Dokumentazioaren eta datuen kudeaketaren azpiprozesuak.

SPA-04-01, Udaltzaingoak sorturiko dokumentazioaren azpiprozesua.

  • PA-Pcr-04-01-01, Ohiko Zerbitzuen Dokumentazio Generikoari buruzko Protokoloa.
  • PA-Pcr-04-01-02, Iruñeko Udaltzaingoaren Eguneroko jardunak sorturiko Berariazko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.

SPA-04-02, Udaltzaingoan sartzen den kanpoko dokumentazioaren azpiprozesua.

  • PA-Pcr-04-02-01, Herritarrek edo Herritarrentzat sorturiko Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.
  • PA-Pcr-04-02-02, Beste zerbitzu batzuek edo beste zerbitzu batzuentzat sorturiko Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.

8. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: I., II., III. eta IV. Tituluak.

9. gaia.–7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa.

10. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa -95/46/EE Direktiba (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena-. I., II. eta III. kapituluak.

–Prentsako taldea - Biktimen Arreta Bulegoa:

1. gaia.–Egile-eskubideak eta irudi-eskubideak. Egile-eskubide motak. Obra-titularraren eskubideak. Lizentziak. Irudi-bankuak. Fotografiatutako pertsonaren irudi-eskubideen babesa. Adingabeen kasua.

2. gaia.–Erakundeen komunikazioa. Definizioa eta lege-esparrua. Helburuak eta erabilitako bitartekoak. Alderdi ekonomikoak. Iruñeko Udalaren komunikazio instituzionala.

3. gaia.–Erakunde publikoen komunikazio-kabineteak. Helburuak eta eginkizunak. Haien ezarpena erakunde espainiar eta nafarretan. Komunikazio-planak. Krisi-komunikazioa. Barne-komunikazioa.

4. gaia.–Community Managerraren zeregina. Egitekoak eta erantzukizunak. Community Managerraren gaitasuna eta jarrera. Community Managerraren tresnak. Hootsuite. Tweetdeck. Facebooken Business Manager. Facebooken iragarkien administratzailea. Social Mention. Audiense. Backlinkwatch. Buffer. Metricool. Agorapulse. IFTTT. Twitonomy.

5. gaia.–Twitter. Web trafikoa. Jarraitzaileak eskuratzea. Hariak, funtzionamendua eta praktika egokiak. Iragarkiak eta kanpainak Twitterren. Twitter Ads. Segmentazioa. Tweetdeck.

–Koordinazioko Brigada. Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea (EKZ taldea):

1. gaia.–Poliziaren Informazio Sistemaren (PIS) erabiltzailearen eskuliburua.

2. gaia.–Protokoloa, Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzan herritarrei ematen zaien telefono bidezko arretaren gainean.

3. gaia.–Jarduketa-protokoloa, Iruñeko Udaltzaingoak hondamendi-egoeran edo pertsonen bizitza arriskuan daudenetan jarduteko moduaz. 50. zirkularra, atentatu terroristetarako Jarduketa Plana.

4. gaia.–Elurteei aurre egiteko Iruñeko Plana 2021-2022.

5. gaia.–Iruñeko hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza.

6. gaia.–Alde Zaharrera sartzeko eta bertan zirkulatzeko arau erregulatzaileak (SKE).

7. gaia.–201/2002 Foru Dekretua, ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

8. gaia.–Protokoloa, animaliekin (salbu txakur eta katuekin) bide publikoan jarduteko moduaz.

9. gaia.–Protokoloa, etxeko animaliekin (txakur eta katuekin) jarduteko moduaz.

10. gaia.–Protokoloa, kale-zurrutaren kontrol-jarduketetarako.

12. gaia.–Protokoloa, aisialdi-lokalekin loturiko jarduketetarako.

12. gaia.–Protokoloa, audio- eta bideo-grabazioetarako sarbidearen gainekoa.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa.

–Polizia Judizialeko Brigada. Herritarren Arreta Bulegoko Taldea eta Ikerketa Taldea:

1. gaia.–Polizia Judiziala.

2. gaia.–Espainiako jurisdikzioaren eskumena delitu-zioak ezagutzeko.

3. gaia.–Biktimentzako informazioa eta babesa.

4. gaia.–Atxiloketa eta eskubideen berri ematea.

5. gaia.–Atxiloturik ez dagoen ikertuari bere eskubideen berri ematea.

6. gaia.–Legelaria izendatzea.

7. gaia.–Familiari eta kontsulatu-bulegoari jakinaraztea.

8. gaia.–Osasun-azterketa.

9. gaia.–Habeas corpus.

10. gaia.–Begizko ikuskapen teknikoa.

11. gaia.–Sarrera eta erregistroa.

12. gaia.–Informazioa masiboki biltegiratzeko gailuen erregistroa eta ekipamendu informatikoen urruneko erregistroak.

13. gaia.–Erregistro pertsonalak.

14. gaia.–Argazki bidezko identifikazioa.

15. gaia.–Taldeko identifikazio-saioa.

16. gaia.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipenerako eta penerakolokalizaziorako gailuak erabiltzea.

17. gaia.–Telekomunikazioak atzematea.

18. gaia.–Esku-hartze postal eta telegrafikoa.

19. gaia.–Zirkulazio edo entrega zelatatua.

20. gaia.–Gauzen bilketa (zaintza-katea).

21. gaia.–Egile ezagunik gabeko atestatuak.

22. gaia.–Txosten-eginbidea.

23. gaia.–Lekukoen babesa.

24. gaia.–Atxiloketak, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 420. artikulua aplikatuz.

25. gaia.–Zigor-kodea: ondarearen aurkako delituak.

26. gaia.–Zigor-kodea: osasunaren aurkako delituak.

27. gaia.–Zigor-kodea: pertsonen aurkako delituak.

28. gaia.–Delitu informatikoa eta informatika arloko arau-hauste penalak.

29. gaia.–Zigor-kodea: sexu-askatasunaren aurkako delituak.

30. gaia.–Ebidentzia informatikoak: prozedura teknikoak material informatikoa eta telematikoa bildu eta babesteko.

31. gaia.–Polizia-agiriak eta -txostenak erredaktatzea. Polizia-hizkuntza.

–Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada. Emakumeak, Adingabeak eta Adinekoak Babesteko Taldea. Genero-indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea:

1. gaia.–Polizia Judiziala.

2. gaia.–Espainiako jurisdikzioaren eskumena delitu-zioak ezagutzeko.

3. gaia.–Biktimentzako informazioa eta babesa.

4. gaia.–Atxiloketa eta eskubideen berri ematea.

5. gaia.–Atxiloturik ez dagoen ikertuari bere eskubideen berri ematea.

6. gaia.–Legelaria izendatzea.

7. gaia.–Familiari eta kontsulatu-bulegoari jakinaraztea.

8. gaia.–Osasun-azterketa.

9. gaia.–Habeas corpus.

10. gaia.–Begizko ikuskapen teknikoa.

11. gaia.–Sarrera eta erregistroa.

12. gaia.–Informazioa masiboki biltegiratzeko gailuen erregistroa eta ekipamendu informatikoen urruneko erregistroak.

13. gaia.–Erregistro pertsonalak.

14. gaia.–Argazki bidezko identifikazioa.

15. gaia.–Taldeko identifikazio-saioa.

16. gaia.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipenerako eta lokalizaziorako gailuak erabiltzea.

17. gaia.–Telekomunikazioak atzematea.

18. gaia.–Esku-hartze postal eta telegrafikoa.

19. gaia.–Zirkulazio edo entrega zelatatua.

20. gaia.–Gauzen bilketa (zaintza-katea).

21. gaia.–Egile ezagunik gabeko atestatuak.

22. gaia.–Txosten-eginbidea.

23. gaia.–Lekukoen babesa.

24. gaia.–Atxiloketak, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 420. artikulua aplikatuz.

25. gaia.–Zigor-kodea: sexu-askatasunaren aurkako delituak.

26. gaia.–1/2004 Legea, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko Babesa emateko Neurriei buruzkoa.

27. gaia.–Adingabeak: poliziako jarduketa-protokoloa adingabeekin jarduteko moduaz, Estatuko Segurtasun Idazkaritzaren 1/2017 Instrukzioaren arabera.

28. gaia.–Zigor-kodea: familia-harremanen aurkako delituak.

29. gaia.–VioGén datu basea. Erabilera eskuliburua.

30. gaia.–Protokoloa genero-indarkeriaren arrisku mailaren polizia-balorazioa egiteko eta biktimen segurtasuna kudeatzeko.

31. gaia.–Polizia-agiriak eta -txostenak erredaktatzea. Polizia-hizkuntza.

32. gaia.–Ebidentzia informatikoak: prozedurak material informatikoa eta telematikoa bildu eta babesteko.

Bide segurtasuneko arloa.

–Bide Mugikortasuneko Brigada Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntzako Taldea eta Bide Plangintzako Taldea:

1. gaia.–Hiri-mugikortasuneko planak:

  • Zirkulazioa baretzea.
  • Aparkatze-politikak.
  • Bizikletak hirian.
  • Ziklobideak

2. gaia.–Iruñeko Mugikortasun-plana (HMJP)

3. gaia.–Bide Segurtasuneko Plan Zuzentzailea. Herritarren Segurtasuneko Alorra.

4. gaia.–Bide Plangintzako Taldea.

5. gaia.–Abiaduraren kontrola:

  • Abiadura, istripu-tasan errepikatzen den faktorea.
  • Abiadura eta harrapaketak.
  • Geratze-tartea abiaduraren arabera.
  • Abiaduraren efektu negatiboak ingurumenean.
  • Araudi aplikagarria.
  • Teknologia berriak, aukera berriak.

6. gaia.–Iruñeko Alde Zaharrera sartzeko eta bertan zirkulatzeko arau erregulatzaileak.

7. gaia.–Iruñeko Udalaren prozedura-eskuliburua: Edukiontzien instalazioa.

8. gaia.–Seinaleen katalogoa:

  • Seinaleen sailkapena.
  • Sarrera-debekuen seinaleak.
  • Debeku- edo murrizketa-seinaleak.
  • Argibide orokorren seinaleak.

9. gaia.–Hezkuntza. Prebentziorako tresna.

10. gaia.–Hezkuntza, bide-prebentziorako. Zer egiten dugu, eta nola.

11. gaia.–Hezkuntza, gizalegearen kontrako portaerak eta portaera arriskutsuak prebenitzeko.

–Zirkulazioko Brigada Atestatu Taldea:

Pc-03 Bide Segurtasuneko Prozedura:

1.–03-00-01 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, alkoholaren eraginpean gidatzen den kasuetan.

2.–03-00-02 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, gorputzean drogaren presentzia duten gidariekin jarduteko.

03-02 Azpiprozesua-Atestatuak:

3.–03-02-01 prozedura, zirkulazio-istripuetarako protokoloa.

4.–03-02-03 prozedura, jarduketa-protokoloa baldin eta gidariak puntu guztiak galdu dituelako gidabaimena iraungita badu, ez badu gidabaimenik edo erabaki judizial baten ondorioz kendu bazaio.

5.–03-02-04 prozedura, ausarkeriaz edo pertsonarik hiltzeko moduan gidatzen denean aplikatzeko protokoloa.

6.–03-02-05 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, alkohola eta abusu-drogak atzemateko probak egiteari ezetza ematearen delituaren aurrean.

7.–03-02-06 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, zirkulazioan arrisku larria sortzearen delituaren aurrean.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa.

–Zaintzako Brigada Erakunde Segurtasuneko Taldea:

1. gaia.–Babesa. Babes-sistemaren eginkizunak. Segurtasun-zerbitzu baten planifikazioa.

2. gaia.–Segurtasun-plan Iraunkorra: Babes estatikoa. Babes dinamikoa. Kontrazaintza-ekipoa. Larrialdietarako plana.

3. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.

4. gaia.–50. zirkularra, atentatu terroristetarako jarduketa plana.

–Hurbiltasuneko Brigada. Komunitate Poliziako Taldea:

1. gaia.–Zentro komunitarioen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

2. gaia.–Udal Antolaketari buruzko Dekretua. AL DAL 21-JUN-19 (11/AL) zuzentzeko eginbidea.

3. gaia.–Komunitate Poliziako Taldearen eginkizunak (RCC 29-MAR-17 (1/CC)).

4. gaia.–Zentro komunitarioen zerrenda DAL 09-MAY-19 (1/DC).

5. gaia.–Ospitaleen zerrenda.

6. gaia.–Komunitate Poliziari buruzko eskuliburua.

7. gaia.–4/2020 Instrukzioa, Estatuko Segurtasun Idazkaritzarena, “gorroto-delituen eta diskriminazioari buruzko lege-arauak urratzen dituzten jarreren aurrean segurtasun-indar eta -kidegoek jarraitu beharreko jarduketa-protokoloa” gaurkotzen duena. Jarduketa Protokoloa 2020ko uztailean berraztertutako edizioarena da.

Iragarkiaren kodea: L2202194