2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LERIN
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak Virginia Rodriguez Gonzalezen aldeko izendapen proposamena egin du, bera izan baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren bederatzigarren oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2021eko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ean.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Lerinen, 2022ko otsailaren 14an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.
PROPOSATUTAKO IZANGAIEN ZERRENDA
VIRGINIA, RODRIGUEZ GONZÁLEZ
Iragarkiaren kodea: L2202222