41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZAGRA

Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, hautaproben bitartez, obra eta zerbitzuen brigadako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako kontratazio bidez betetzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Azagrako Udaleko alkateak, 2022ko otsailaren 9an emandako Dekretuaren bidez, deialdia onetsi zuen izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez eratzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko, Azagrako Udalean sortzen diren beharrei erantzun beharrez. Deialdia argitara ematen da, bai eta hura arautuko duten oinarriak ere.

Azagran, 2022ko otsailaren 9an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

OINARRIAK

1 Xedea.

Deialdia egiten da hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko, obra eta zerbitzuen brigadarako E mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko, Azagrako Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

Deialdi honetatik ateratzen den aldi baterako kontratuak egiteko zerrenda berriak lehentasuna izanen du lehendik dagoen beste edozein zerrendaren aurrean.

Deialdi honetan ezarrita ez dagoen orotan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan, haren bitartez onetsi baitziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak.

Hona hemen lanpostuaren eginkizunak, aipatze hutsez, eta bestelakoak baztertu gabe, besteak beste:

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako mantentze-lanak.

–Udalaren hiri-zerbitzuen mantentze eta zaintza lanak.

–Udalaren makina, erreminta eta tresnen erabilera eta mantentze-lanak.

–Hiri-altzarien instalazioa eta mantentze-lanak.

–Igeltserotza, elektrizitate eta argiteria publikoko lanak, bai eta soldadura, iturgintza eta konponketa lanak, oro har.

–Lorezaintza eta nekazaritza lanak arboladietan, lorategietan, espazio publikoetan eta udal finketan.

–Hiri-altzariak eta tresnak lekuz aldatzea, instalatzea eta mantentzea: zutoinak, seinaleak, farolak, bankuak, iturriak, agertokiak, hesiak, jaietako eta ekitaldi publikoetako tresnak, etab.

–Kontrolatzea Udalaren azpiegitura, lokal eta ekipamenduetan ikusten diren gabeziak, matxurak eta kalteak, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta horretan laguntzea, ekintza eta aldaketa lagungarriak proposatuz hobekuntza horretarako.

–Udalak programatzen dituen festetarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan laguntzea, baita Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko obretan ari diren administrazioko langileen koordinazioa.

–Udaleko instalazioen eta zerbitzuen funtzionamenduan edozein anomalia egonez gero, alkateari jakinaraztea.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, bete ahal izateko ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak.

–Era guztietako udal zerbitzuak egitea, eta hala Alkatetzak nola eskuordetza duten organoek haren esku uzten dituzten zereginak, guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

Zereginak egiteko behar diren gaitasunak:

–Eraikuntzako, iturgintzako eta lorezaintzako obra txikiak autonomiaz egiteko trebetasun eta gaitasun teknikoak izatea.

–Kontratazioaren xedearekin zerikusia duten udal-zerbitzuak mantentzeko erabili ohi diren teknikak, erremintak eta materialak ezagutzea.

2. Izangaien betebeharrak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio. Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude. Era berean, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin legez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Lehen ikasketen ziurtagiriaren titulua edo horren baliokidea izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B motako gidabaimena izatea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozesu aldian eta kontratazioak iraun bitartean ere beharko dira bete.

3. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Azagrako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.

Eskabideak I. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da. Inola ere ez dira onartuko eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatu ondotik aurkeztutako merezimenduak.

3.3. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliotasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahal dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer minusbaliotasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

4. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Azagrako alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta hura Azagrako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Egun horretatik aitzina, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko aginduko, deialdi honetan ezarritako hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

6. Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Rubén Medrano Romeo, Azagrako alkatea.

–Ordezkoa: María Cruz Medrano Medrano, alkateordea.

–Epaimahaikidea: Carlos Vidondo Zudaire, udal brigadako arduraduna.

–Ordezkoa: Rosa María Martín Martínez, Udaleko administraria.

–Epaimahaikidea: Pedro José Luri Martínez, langileen ordezkaria.

–Ordezkoa: María José Gorricho Pérez, Udaleko administraria.

–Epaimahaikidea: María Mar Gonzalo Casado, Reyno de Navarra DBHIko zuzendaria.

–Ordezkoa: Ana Arroyo Boluda, Francisco Arbeloa HLHIPko zuzendaria.

–Epaimahaikide idazkaria: udalbatzakoa.

–Ordezkoa: Cadreitako Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioaz eta aplikazioaz sortzen diren gorabeherak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen dute laguntza.

7. Hautapen-prozesua nola eginen den, eta balorazioa.

7.1. Hautapen prozesua izanen da proba teoriko bat egitea lanpostuaren eginkizunei eta gaiei buruz.

7.2. Proba teorikoa.

Horrelakoa izanen da:

Test motakoa, 40 galdera, erantzuteko hiru aukera dituztenak; erantzunen artean bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzeko 0,50 puntu kenduko dira. Galderak II. eranskinean bildutako gai zerrendari buruzkoak izanen dira.

Proba honek ordu eta erdi iraunen du gehienez eta 80 puntu izanen ditu gehienez ere.

Baztertuko dira gutxienez 40 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probarako deialdi bakarra eginen da; hartara, izangaiek nortasun agiri nazionala aldean dutela azaldu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

Hautaprobetan, denboren eta baliabideen egokitzapenak eginen dira, ahal den neurrian, elbarritasunik dutenentzat, halaxe eskatzen badute eta eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

8. Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

8.1. Behin proben kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du Azagrako Udaleko iragarki-taulan proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako guztirako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda helaraziko dio Alkatetzari, bai eta hautapen-prozesuaren espediente osoa ere, hark onespena eman diezaion.

Berdinketarik izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

8.2. Gainditu duten izangaiei deitzen ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, udal zerbitzuan sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

8.3. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. apartatuan ezarritakoa, maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzea).

8.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

9. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

https://azagra.sedelectronica.es/transparency/dec8e227-7aaf-4a86-b3e7-7a5b1e0a5288/

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Udalerriko alderdiak eta leku izenak. Udal-mugarteko karrikak.

2. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta hormak egitea. Obrak zaintzea eta mantentze-lanak.

3. gaia.–Iturgintzako instalazioen mantentze-lanak: komun-ontziak, txorrotak, zisternak, sifoiak.

4. gaia.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate eta leihoak doitzea, sarrailak, sarraila zilindroak eta pertsianak.

5. gaia.–Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.

6. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioko arauen oinarrizko ezagutza. Segurtasun neurriak. Nork bere burua babesteko elementuak.

7. gaia.–Lorezaintzari buruzko ezagutza orokorra.

Iragarkiaren kodea: L2202183