39. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 23a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LEITZA

Derrigorrezko diru-bilketa
Jakinarazten den egitatea: Premiamendu probidentzia
Erreferentzia: 149000/00003/2022

Administrazio honi egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99.4 artikuluan xedatutakoaren arabera interesdunari edo horren ordezkariari jakinarazpena egiterik izan ez denez, eta, aipatu artikuluan xedatutakoaren arabera, egin diren jakinarazpen ahaleginak espedientean jasota, ediktu honen bidez dei egiten zaie ordainketa egitera behartuta daudenei eta horien ordezkariei aurrez aurre jakinarazteko espedientean jasotako prozeduren ondoriozko administrazio-egintzak. Agertzeko epea hamabost egun naturalekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita: astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara, bulego kudeatzailean (Eneko Aritza kalea 16, etxabea, 31007 Iruña). Epe horretan agerraldirik egin ez bada, jakinarazpena egintzat emango da, lege-ondorio guztietarako, agerraldia egiteko epea bukatu eta hurrengo egunean bertan.

OHARTARAZPENAK:

Egitate honen aurka honako errekurtsoetako bat jar daiteke hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Premiamendu-prozedura, nahiz eta helegitea aurkeztu, Nafarroako Foru Erkidegoko Diru Bilketako Erregelamenduko 166. artikuluan xedatutako moduan eta baldintzetan soilik geldiaraziko da.

Leitzan, 2022ko otsailaren 10ean.–Diru-biltzaile exekutiboa, Ioana Ijurco Risco.

DEITUAK DIREN ZORDUNAK

Espedientea: X5921203Z. Izena: -. Kontzeptua: Ibilgailu zerga. Urtea/Seihilekoa: 2018/. Ordaintzeko dago en zenbatekoa: 90,16. Premiamendu data: 2021/08/04.

Espedientea: X5921203Z. Izena: -. Kontzeptua: Ibilgailu zerga. Urtea/Seihilekoa: 2019/. Ordaintzeko dago en zenbatekoa: 84,16. Premiamendu data: 2021/08/04.

Iragarkiaren kodea: L2202128