39. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EKALA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Batzar honek, 2021eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Ekalan, 2021eko abenduaren 10ean.–Kontzejuko burua, José Javier Arana Baquedano.

Iragarkiaren kodea: L2202169