38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2022ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2022ko urtarrilaren 25ean egindako batzorde erabakitzaile arruntean, erabaki hau hartu zuen:

1.–2022ko lan egutegia onestea honako jaiegun hauek ezarriz:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: Jai eguna.

–Abuztuaren 17a: Jai eguna.

–Abuztuaren 18a: Jai eguna.

–Abuztuaren 19a: Jai eguna.

–Urriaren 31: Jai eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjinaren Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 9a: Jai eguna.

–Abenduaren 26a: Eguberri egunaren biharamuna.

2.–Orobat, baliogabeak deklaratzea, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta mankomunitateko jaiegun gisa ezarri diren egunak.

3.–Lanaldia astelehenetik ortziralera, egunean 7 ordu eta 20 minutukoa izatea.

4.–Lanorduen banaketa doitzeko langileek 6 ordu eta 40 minutuko ordu poltsa izanen dute urtean zehar hartzeko, zerbitzuaren beharraren arabera betiere.

5.–Bortzirietako Euskara Mankomunitateko zerbitzura dauden langileen lanaldia 2022rako egiazko 1.592 lanorduetan finkatzea.

6.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko kide diren udaletxeetako iragarki tauletan argitaratzea.

Arantzan, 2022ko otsailaren 8an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2201915