38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko azaroaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Etxeko laguntza-zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aipatu ordenantza behin betiko onesten da eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Allon, 2022ko otsailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Laura Echeverría Azcona.

ORDENANTZA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ETA HURA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

9. artikulua. Prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa.

Karga-eskala familia unitatearen per capita errenta garbiari egotziko zaio, eta errenta horrek urteko LGSarekiko gordetzen duen proportzioan oinarrituko da. Dena den, 1. tartea aplikatuko zaie, gutxieneko tasarekin, mendekotasun egoera aitortua duten pertsonei, betiere otsailaren 15eko 1/2011 Foru Legearen arabera; foru lege horren bidez ezarri zen mendekotasun egoera aitortzeko prozedura, bai eta Nafarroan mendekotasun egoera balioesteko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ere.

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFA ESKALA (euroak/ordua)

1. tartea: PCEG (per capita errenta garbia) < LGS: prezio publikoaren 0,05. Mendekotasun egoera aitortua duten pertsonei aplikatzekoa.

Gutxienekoa: 2,02

2. tartea: LGS < PCEG > LGSren %105: prezio publikoaren 0,10.

Gutxienekoa: 2,52

3. tartea: LGSren %105 < PCEG > LGSren %120: prezio publikoaren 0,15.

Gutxienekoa: 2,94

4. tartea: LGSren %120 < PCEG > LGSren %135: prezio publikoaren 0,30.

Gutxienekoa: 4,11

5. tartea: LGSren %135 < PCEG > LGSren %150: prezio publikoaren 0,45.

Gutxienekoa: 6,08

6. tartea: LGSren %150 < PCEG > LGSren %165: prezio publikoaren 0,60.

Gutxienekoa: 8,24

7. tartea: LGSren %165 < PCEG > LGSren %180: prezio publikoaren 0,75.

Gutxienekoa: 10,30

8. tartea: LGSren %180 < PCEG > LGSren %195: prezio publikoaren 0,90.

Gutxienekoa: 12,36

9. tartea: PCEG > LGSren %195: prezio publikoa.

Gutxienekoa: 13,72

10. tartea: gehienez ere 30 egun naturaletan laguntza soziosanitarioak, 5. artikuluan adierazitakoak. Tasa bakarra aplikatuko da: 10 euro/ordua. Bidezkoa bada laguntzarekin jarraitzea 31. egun naturaletik aurrera, dokumentazio ekonomikoa aurkeztuko da dagokion tasa kalkulatzeko. Salbuespenez, aipatutako tasa mantentzen ahalko da talde soziosanitarioak erabakitako tratamendua bukatu arte.

Iragarkiaren kodea: L2201812