38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udal Plan Orokorraren 180. artikuluaren aldaketa, energia-autokontsumorako eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatzeari dagokionez. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2021eko urriaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ultzamako Udal Plan Orokorra 180. artikuluan aldatzeko espedientea (determinazio xehatuak), energia-autokontsumorako eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatzeari dagokionez. Sustatzailea Ultzamako Udala da.

Espedientea jendaurrean egon zen Udal honen Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76., 49.-1-b) eta 49-3, 7, 77-3, 72. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan zehaztu ondorioetarako (Legegintzako Foru Dekretuak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen egungo testuarekin).

Epe horretan ez zaio alegaziorik aurkeztu espedienteari, eta behin betiko onetsi zuen Ultzamako Udalak 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran. Horregatik guztiagatik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluaren 1. paragrafoa betez, iragarki hau eta aldaketaren behin betiko testua argitaratzen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Martín Picabea Aguirre.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201767