38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorraren
63., 59. eta 77. artikuluetan. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2021eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Jaizko Eraikingintza-ordenantza orokorraren 63., 59. eta 77. artikuluetan (2021eko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 16an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaitzen, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201766