38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Luzaideko Udalak tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz. Hala argitaratzen da, eta adierazten ezen espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten berariaz uko egiteko lurrak barruti horretan sartzeari. Jabeek berariaz uko egin ezean, ulertuko da isilbidezko baimena ematen dutela beren jabetza pribatuko lurrak barrutian sartzeko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Luzaideko udal mugartea, honako ehiza barruti pribatuei dagozkien lurrak izan ezik: Erreklusakoa (NA-10.092), Urtxelgoa (NA-10.109) eta Etxeberrikoa (NA-10.264).

Barrutiaren titularra: Luzaideko Udala.

Luzaiden, 2022ko otsailaren 4an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2201772