2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 13. artikuluko aldaketaren araudia
Irunberriko Udalaren ofizio bidez, agindu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila dokumentazio bat, hain zuzen ere dagokiona Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 13. artikuluko aldaketaren araudiari, zeina behin betiko onetsi baitzen 2008ko uztailaren 29an; hori dena, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluari (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez arautu ziren lurralde antolamenduko oinarriak).
Irunberrin, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2201647