2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
2022rako karga-tasak eta tasak
Ezporogiko Udalak, 2022ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, besteak beste erabaki hauek hartu zituen:
ERABAKIAK:
Lehenbizikoa.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak:
–Lurraren kontribuzioa:
- Hiri-kontribuzioa: %0,25.
- Landa-kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIO): obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:
- %3 < 250.000 euro.
- %4,5 > 250.000 euro.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren arabera (2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa):
Sortzealdia, koefizienteak:
–1etik 5 urte bitarte: %2,2.
–10 urte bitarte: %2,1.
–15 urte bitarte: %2.
–20 urte bitarte: %2.
Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.
Bigarrena.–Uraren tasak:
–Hornidura:
- Kuota finkoa: 40 euro.
- Kontsumoagatik:
- Etxean erabiltzeko: 0,66 euro/m³.
- Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,14 euro/m³.
–Saneamendua:
Hirugarrena.–Bere horretan uztea Ezporogin indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak.
Laugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ezporogin, 2022ko otsailaren 9an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.
Iragarkiaren kodea: L2201987