38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia eta diru-lagapena kudeatzeko hirigintza-hitzarmena Zabaldikako 3. poligonoko 3. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27ko ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Juan Manuel Aincioa Aincioak sustatuta, etxebizitza bat antolatzeko Zabaldikako 3. poligonoko 3. lurzatian; horretarako, eraikigarritasuna handitu eta eraikinaren inguratzailearen lerrokadurak eta sestrak definituko dira. Orobat, behin betiko onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hirigintza aprobetxamendutik Udalari laga behar zaion %10 diruz ordaintzeko.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201734