38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Akats zuzenketa, Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa baten behin betiko onespenean, 2021ean eremu publikoa okupatzeko tasa aldi baterako eta ezohiko gisa eteteko feriako industriari

2022ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an, iragarkia argitaratu zen Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa baten behin betiko onespenari buruz, 2021ean eremu publikoa okupatzeko tasa aldi baterako eta ezohiko gisa eteteko feriako industriari. Hartan akatsa badela oharturik, iragarkiaren izenburuan eta ordenantzari gehituriko xedapen iragankorrean 2022ko ekitaldia ageri delako, 2021ekoa izanik feriako industriari dagokiona, hona hemen zuzenketa, aipatu iragarkiak izan beharreko testuarekin:

Castejongo Udalak, 2021eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan, 2021ean eremu publikoa okupatzeko tasa aldi baterako eta ezohiko gisa eteteko feriako industriari.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aipatu ordenantza behin betiko onesten da eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

4. ORDENANTZA,
CASTEJONGO UDALAREN EREMU PUBLIKOA
ETA HERRI-LURRAK OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen iragankorra

Eteten da 2021. urtean erabilera publikoko lurrak okupatzea arautzen duen tasaren aplikazioa, honako hauetan: postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta atrakzioak, kalez kaleko industriak jartzea eta zinemako filmaketak egitea.

Castejonen, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2201953