38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

2022ko tasak eta prezio publikoak.
Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2022ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko tasen tarifetan, prezio publikoetan eta gainerako ordainarazpenetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cadreitan, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2201809