38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Artazuko Udaleko Alkatetzak, 2022ko otsailaren 4ko 4/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen bukatutzat jotzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Artazuko Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako lankidetza-hitzarmena, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Artazun, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2201834