38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Arroizko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen bukatutzat jotzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Arroizko Udalaren eta Lizarrako 1. Jabetza Erregistroaren artean 2009an sinatutako lankidetza-hitzarmena (2009ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 20koa). Hori guztia, aipatutako jabetza erregistroak eskaturik eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Arroitzen, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2202293