38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Arguedasko Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaraturik 2021eko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa nahiz oharrik, aipatu ordenantza behin betiko indargabetu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arguedasen, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2201750