38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Bide publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bide publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Iragarkia 2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an, jendaurreko aldia eta alegazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki-taulan agertuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatu bezala, hogeita hamar egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza fiskal hori behin betiko onetsitzat hartu da, eta haren testu osoa ematen da argitara orok jakin dezan.

Andosillan, 2022ko otsailaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

ORDENANTZA FISKALA, BIDE PUBLIKOA OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Aldaketa

Artikulu bakarra.–Andosillako Udaleko Bide publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 8. artikulua aldatu da. Testu osoa 2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Hona hemen testu berria:

“8. artikulua. Zerga-egitatearen izaeraren arabera sortzen dira tasak, honako tarifa honetan zehaztutakoaren arabera:

–Obrengatik eremu publikoa okupatzea (m²/astea): 1,80 euro.

  • Okupazioak trafikoa moztea badakar, gehituko da: 50 euro astean.

–Kioskoak: 130,00 euro urtean.

–Salmenta-makinak: 120,00 euro urtean.

–Kutxazain automatikoak: 120,00 euro urtean.

–Ostalaritzako terraza estali gabeak (mahaia/hilabetea): 3,00 euro.

  • Aprobetxatu nahi den eremua hesitzea ahalbidetzen duten elementuak edo egiturak instalatzen direnean (saretak, mahai hankabakarrak, afaltegiak, pergolak...), mahai bakoitzeko tasa hilean 4,50 eurokoa izanen da.

–Gehitzen diren mahaiak, iraileko lehen hamabostaldia: 2,50 euro mahaiko.

–Bakarrik festetarako emandako lizentziak: 2,50 euro mahaiko.

Aprobetxatu nahi den eremua ixteko aukera ematen duten instalazioen barnean kokatutako mahaiek 4,50 euroko tasa ordainduko dute mahai bakoitzeko, festetarako edo irailaren lehen hamabostaldirako aldi baterako lizentzien kasuan.”

Iragarkiaren kodea: L2201989