38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udal ordenantza, trafikoa, zirkulazioa eta mugikortasuna arautzen dituena. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2022ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ablitasko udal-mugartean trafikoa, zirkulazioa eta mugikortasuna arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ablitasen, 2022ko otsailaren 8an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2201872