38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena honako proiektu hau: “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan”.

Proiektu horren helburua da oinezkoen pasabide bat eraikitzea N-121-B errepidearen gainean, 48+200 kilometro puntuan, gutxi gorabehera, eta pasabide horretara sartzeko eremuak egokitzea hala oinezkoentzat nola ziklistentzat.

N-121-B errepideko saihesbidea egin ostean, Baztango Udalak Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eskatu zion oinezkoendako igarobide bat instalatu zezan, errepidea gurutzatzeko modua emateko oinezkoei.

Gaur gaurkoz, bada oinezkoen ibilbide bat N-121-B errepidea maila berean gurutzatzen duena, errepideko 48+300 KPtik gertu dagoen biribilgunearen ondotik. Ibilbide hori NA-4403 errepidetik igarotzen da, eta Lekaroz eta campusa zein hilerria lotzen ditu.

Oinezkoek N-121-B errepidea maila berean gurutzatu behar ez izatea da proiektuaren helburua. Izan ere, ez dago zalantzarik oinezkoek N-121-B errepidearen herriarteko tarte bat gurutzatu behar ez izateak bide segurtasuna hobetzea ekarriko duela, bai errepideko zirkulazioari dagokionez bai erabiltzaile kalteberei dagokienez –oinezkoak eta ziklistak–; funtsean, inguruko bide segurtasunari mesede eginen zaio.

Proiektatutako irtenbidea da oinezkoen pasabide metaliko bat eraikitzea N-121-B errepidearen gainean, plataforma ukitu gabe, erauzitako lurretan eginen baita, proposatutako tokian. Bao bakarreko pasabidea proiektatu da, 30 metrokoa, argi horizontala izanen duena estribuen artean, eta dagokion galiboa, galtzaren ardatzaren gainean, 6 metro baino gehiagokoa. Gutxi gorabehera 48+200 kilometro puntuan paratuko da, eta hartara iristeko bidea oinezkoentzat eta ziklistentzat egokituko; ibilgailu motordunak, aldiz, ezin izanen dira bertara pasa.

Pasabideak luzetarako malda izanen du, %3 ingurukoa, eta barne-neurriei dagokienez, 2,50 metro zabal eta 2,55 metro garai. Zoladura hormigoi eta altzairuzko forjatu mistoa izanen da.

Bideen sestrak gaur egungoen ia berdinak dira, eta, horrenbestez, hala zabalerak nola zoruak zabor-legar artifizialezkoak izanen dira, eta horren gaineko zoladura, beira-zuntzez eta sare elektrosoldatuz dardaratutako hormigoia.

Proiektuak ez dio eraginen eremuko ezein gas, argindar edo zuntz optikoko zerbitzu edo instalaziori.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinekoz onestea honako proiektu hau: “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan”.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedientea abiaraztea (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Baztango udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“OINEZKOEN PASABIDEA ERAIKITZEKO PROIEKTUA, N-121-B ERREPIDEKO 48+200 KILOMETRO PUNTUAN, BAZTANGO UDAL-MUGARTEAN, NAFARROAN”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BAZ-01

Idoate Iribarren, Juan Bautista

37

15

90D

Belardia

Idoate Irigoyen, Ignacio

BAZ-02

Almandoz Ilzauspe, Francisco

160

15

305A

Belardia

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-03

Almandoz Ilzauspe, Francisco

44

15

305C

Bidea

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-04

Almandoz Ilzauspe, Francisco

47

15

305B

Belardia

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-06

Gortari Santesteban, Cecilio

14

15

308B

Belardia

Obretako behin-behineko bideek, materiala pilatzeko eremuek
eta instalazioek ukituko dituzten lurzatiak

FINKA

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BAT. OKUP.

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BAZ-01

Idoate Iribarren, Juan Bautista

107

15

90D

Belardia

Idoate Irigoyen, Ignacio

BAZ-02

Almandoz Ilzauspe, Francisco

1.953

15

305A

Belardia

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-04

Almandoz Ilzauspe, Francisco

13

15

305B

Belardia

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-05

Irigoyen Aguirre, María Itziar

18

15

306A

Belardia

BAZ-06

Gortari Santesteban, Cecilio

81

15

308B

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2201846