37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira 2022ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda, 2021eko abenduaren 31koa, arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluak. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 289. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an.

2022ko PLANTILLA ORGANIKOA

Bitarteko funtzionarioak

a) Lanpostua: idazkaria (1).

Ordainsariaren maila: A mailako lanpostuaren oinarrizko soldataren %10.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

(1) Idazkaria partekatzen da Lokiz Mendiko herri partzuer titularren artean.

Zudairin, 2022ko otsailaren 2an.–Batzarreko burua, Jose Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2201796