37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Iragan da Lokiz Mendiko Batzarraren 2022ko aurrekontua jendaurrean egoteko epea, eta inork ez duenez haren aurkako alegaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsi da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide). Aurretik, prestatu da irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 1. atalean aurreikusitako dokumentazioa. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 289. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an.

DIRU-SARRERAK:

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.100,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 28.100,00 euro.

7.–Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste diru-sarrera batzuk: 31.350,00 euro.

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: 60.550,00 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 2.800,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastu arruntak: 22.100,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 500,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 35.150,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 00,00 euro.

GASTUAK, GUZTIRA: 60.550,00 euro.

Zudairin, 2022ko otsailaren 2an.–Batzarreko burua, Jose Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2201740