37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketak, 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak, 2021eko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa. 2021eko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an. Bada, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Garesko Udalaren 2021eko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin. Esan bezala, plantilla behin betiko onetsi da, aldaketa honekin:

–Langileen zerrenda apartatua, Funtzionarioak. Idazkariaren lanpostua, honela geldituko litzateke: Lanpostu 1. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Agintaritzako osagarria: %25. Prestasuneko osagarria: %5,50. Lanpostuko osagarria: %6,88. Egoera: hutsik.

Garesen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2201700