37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oibarren, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2201826