37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Odietako Udalaren 2022ko plantilla organikoa, jarraian eransten baita. Odietako Udalak 2021eko azaroaren 3ko osoko bilkuran hartu zuen hasiera batean onesteko erabakia, eta 2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Plaza kop.: 1. Maila: A. Sarbidea: OL. Osagarriak: %35 (lanpostukoa). Administrazio egoera: hutsik. Baldintzak: Batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita Batasuneko burua.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Plaza kop.: 1. Maila: C. Sarbidea: OL. Osagarriak: Mailakoa: %12; lanpostukoa: %8,52. Administrazio egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea. Lanaldi partziala (30 ordu astean).

Izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

Deiturak eta izena: Mariezcurrena Baleztena, Jaione. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: OL. Zerbitzu aitortuak: 2002/07/15. Administrazio egoera: eszedentzian.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Plaza kop.: 1. Maila: C. Sarbidea: OL. Osagarriak: mailakoa: %12; lanpostukoa: %23. Administrazio egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea. Lanaldi partziala (30 ordu astean).

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Irure Ibero, Itziar. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: OL. Zerbitzu aitortuak: 2011/03/16. Administrazio egoera: jardunean.

Erripan (Odieta), 2022ko otsailaren 3an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2201751