37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko langileen plantilla organikoa; bertan sartzen dira Otsagabiko Udalarena eta “Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua” erakunde autonomoarena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan 235. dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoak behin betiko onetsitzat joko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2022ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2201965