37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontuak barnean hartzen ditu Otsagabiko Udaleko aurrekontua eta “Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua” izeneko erakunde autonomoarena.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen, kasua bada. Halakorik aurkezten ez badira, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta betetzeko xedaturik dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean.

Otsagabian, 2022ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2201865