37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Alkateordeak izendatzea eta kargutik kentzea

Eloko Udaleko alkateak 2022ko urtarrilaren 31ko 3/2022 Ebazpena onetsi zuen. Honela dio, hitzez hitz:

“Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 23.3 artikuluaren arabera, alkateak libreki izendatzen dituela alkateordeak, bai eta kargutik kentzen ere,

EBAZTEN DUT:

1.–Ondoriorik gabe uztea CompártELO - Denok Monreal eta EH Bildu-Elok 2019ko ekainaren 14an sinatutako lankidetza-hitzarmena.

2.–Lehen alkateorde Francisco Javier Mateo Zabalza kargutik kentzea.

3.–Alkateorde izendatzea Rafael Díez de Arizaleta Elduayen.

4.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, alkateordeari dagokio Alkatetza honen ordezko izatea egiteko guztietan, kargua hutsik edo alkatea kanpoan edo eri dagoenean, aldez aurretik eskuordeturik.

5.–Ebazpen hau izendatuei eta kargutik kendutakoei jakinaraztea.

6.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

7.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran”.

Elon, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2201743