37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2201916