37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2021eko abenduaren 16an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat hartzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontuaren laburpena, kapituluka, hauxe da:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 238.900,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 23.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 61.050,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 338.770,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko eta herri-lurren aprobetxamenduetako diru sarrerak: 85.730,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bertze diru-sarrera batzuk: 187.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 934.450,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 311.450,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 211.950,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 80.850,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 308.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 22.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 934.450,00 euro.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Etxalarren, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2201775