37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROTZ

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Errotzeko Kontzejuak, 2022ko urtarrilaren 26an egin zen batzarrean, hasiera batean onetsi ztiuen 2022ko aurrekontu bakarra eta bere betearazpenerako oinarriak, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta beste indarreko legeek diotenez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, txostena hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai Kontzejuaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Errotzen, 2022ko otsailaren 1ean.–Kontzejuburua, Francisco Javier Ortega Avila.

Iragarkiaren kodea: L2202195