37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Caparrosoko Udaleko alkate udalburu Carlos Alcuaz Monentek, 2022ko otsailaren 7ko 36/2022 Ebazpenaren bidez eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DU:

Caparrosoko Udaleko lehen alkateorde Aquilino Jimenez Pascualen esku uztea Alkatetzak esleiturik dauzkan eginkizun guztiak, haren ordezkoa izan dadin, ondoko egun hauetan:

–2022ko martxoaren 1etik 12ra, biak barne.

Caparroson, 2022ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2201795