37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIOTZARI

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Biotzariko Kontzejuak, 2022ko urtarrilaren 15ean egin ohiko bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea 2022. urteko diru-sarreren aurrekontu orokor bakarra, 107.455,00 eurokoa, eta gastuen aurrekontu orokor bakarra, 107.455,00 eurokoa.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iragan ondoren, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira, bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoa.

Biotzarin, 2022ko otsailaren 4an.–Kontzejuko burua, Fernando Ilincheta.

Iragarkiaren kodea: L2201797