35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

UM-3B exekuzio unitateko birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmenak. Hasierako onespena

Alkatetzak urtarrilaren 27an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi ziren UM-3B exekuzio unitateko birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmenak, Milagros Sábada Lopezek eskaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udal honen iragarki-taulan ere. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 12:00etara.

Zuñigan, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2201490