35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Zurukuaingo UE-ZUR-21 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkateak, Alkatetza honen 2022ko otsailaren 1eko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea UE-ZUR-21 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Gonzalo Azcona Vidaurrek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, aztertu ahal izateko eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Deierrin, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2201500