35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, lana eta familia bateragarri egiteko aparteko laguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 608832.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/608832).

Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea prozedura juridiko bat aparteko laguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, Eguesibarren erroldatuta dauden eta bertan bizi direnei, baldin eta beren kargura adingabeak badituzte (2009tik aurrera jaiotakoak) eta lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak erabiltzen badituzte 2022. urtean eskolarik ez dagoen aldietan.

Hauek dira laguntza jaso dezaketen aldiak:

–Aste Santua: apirilaren 19tik 22ra.

–Uda: ekainaren 27tik irailaren 2ra.

–Eguberriak: abenduaren 27tik 31ra.

Onuradunak.

Beren kargura adingabeak dituzten familia-unitateak (adingabeok 2009tik aurrera jaiotakoak izan behar dira), Eguesibarren erroldatuak, gurasoak edo legezko tutoreak enplegu aktiboko egoeran direla, eta lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak erabiltzen dituztenak eskolarik ez dagoen aldietan, hala nola haurtzaindegi pribatuak, etxe lagunak, kanpalekuak eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezten ahalko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe hauek izanen dituzte:

–Aste Santua, 2022ko maiatzaren 9ra arte.

–Uda, 2022ko irailaren 16ra arte.

–Eguberriak, abenduaren 19tik 31ra bitartean aurkeztu beharko da.

Sarrigurenen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2201679