35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, ekintzaile gazteek enpresak era ditzaten 2022. urtean

DDBN (identif.): 609247.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/609247).

Deialdi honen xedea da ekintzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak Iruñeko udal-mugartean eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.

Jarduera ekonomiko berritzat joko dira 2021eko irailaren 15etik 2022ko irailaren 14ra bitarte (bi egun horiek barne) JEZean lehen aldiz alta hartu dutenak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira aurretik jadanik bazegoen enpresa baten izenaren edo izaera juridikoaren aldaketaren ondorioz sorturiko enpresak edo horren kapital-gehikuntzaren edo egitura-aldaketaren ondorioz sortutakoak. Halaber, dirulaguntzatik kanpo geratzeko beste zio bat izanen da deialdi hau NAOn argitaratu baino bi urte lehenagoko epean jarduera berean edo antzekoan norberaren konturako jardun izana. Eskatzailea pertsona juridikoa edo sozietatea bada, baldintza hori sozietateko parte-hartzaile edo bazkide guztiek bete behar dute. Deialdi honen ondorioetarako, ez dira jarduera ekonomiko berritzat joko jardueraren zabalkuntzak, hau da, hasierako jarduerari eutsita JEZaren epigrafe berri batean alta emandakoak.

Iruñean, 2022ko otsailaren 1ean.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2201761