35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Zatiketa, UO45-A eta UO45-B antolamendu-unitateak sortzeko. Hasierako onespena

Oteitzako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2022ko otsailaren 1eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen antolamendu-unitatearen zatiketa espedientea, Oteitzako Udal Plan Orokorrean UO45-A eta UO45-B antolamendu-unitateak sortzeko. Rubén García López de Goicoechea eta José Ignacio García Belloso dira sustatzaileak.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Oteitzan, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2201499